HITZARTUTAKO KLUBAK
Fundazioak hitzarmenak ditu gazte mailako jokalariekin lan egiten duten Bizkaiko ia futbol talde guztiekin. Era berean, hitzarmenak Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko hainbat klubetara zabaltzen dira.

ERLAZIONATUTAKO ODS-ak

Ideia da hitzartutako klubei ahalik eta giza baliabide, baliabide material eta baliabide metodologiko gehien ematea, oinarri futboleko jokalarien prestakuntza eta garapenerako. Gaur egun, Fundazioak hitzarmenak ditu sinatuta Bizkaiko 142 klubekin, Arabako zazpirekin, Nafarroako seiekin, Gipuzkoako batekin eta Iparraldeko beste batekin. Azken urteetan, jokalari gazteen prestakuntzan elkarlanean aritzearen aldeko apustua egin da. Hori horrela izanik, gaur egun, Fundazioak atal femeninoa duten hogeita hamasei klubekin lan egiten du.

Zerrenda osoa hemen irakur daiteke.

Previous slide
Next slide

BESTE PROIEKTU BATZUK