Udako Campusa bikaina

 
 
 

Mila haur inguruk esperientzia ahaztezina bizi izan zuten Lezaman

Athletic Club Fundazioak errekor berri batekin ospatu zuen uztailean Udako Campusa. Iazko udan 600 haur baino gehiagok eman zuten izena campusean, eta aurten mila adingabe inguruk gozatu dute esperientzia ahaztezinaz. Futbola, jolasak, prestakuntza-tailerrak eta aire zabalean eta talde txikietan programatutako entrenamenduak, eta hori guztia Athleticen bihotzean, Lezamako instalazioetan.

Kirol saioez gain, athleticzale txikiek San Mames eta Athletic Club Museoa bisitatu dituzte eta, aparteko sari gisa, gure lehen taldeetako futbolariak ezagutu dituzte.

Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie guraso guztiei campusaren antolakuntzan jarritako konfiantzagatik. 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta, jardunaldi bakoitzaren amaieran, gurasoek laburpen txiki bat jasotzen zuten, eguneko jarduera eta berrikuntza guztien berri emateko. Fundazioa Gabonetako Campusa antolatzen ari da dagoeneko.