Bost ‘Lezama beka’ banatu dira

Harrobiko gizonezkoen lau jokalari ohik eta emakumezkoen jokalari ohi batek Athletic Club Fundazioak urtero ematen dituen bekak lortu dituzte

2014/15 denboralditik, Athletic Club Fundazioak ‘Lezama Bekak’ izeneko beka-programa bat mantentzen du Lezaman kirol-arrazoiengatik baztertu dituzten baina hainbat urtez futbola eta ikasketak uztartzeko konpromiso sendoa erakutsi duten jokalarientzat. Helburua futbolarien ahalegin irmoa saritzea da, futbola eta ikasketak bateragarriak izan daitezen. Fundazioak urtebeteko ikasketak ordainduko ditu beketan, jokalari bakoitzaren beharretara egokituta.

Ikasturte honetan bost izan dira bekadunak, gizonezkoen lau jokalari ohi eta emakumezkoen jokalari ohi bat.

Lezama BekakAthletic Club Fundazioak, Inklusio eta Kulturarekin batera, Komunitatearen alde lan egiten duen gizarte proiektuen barruan kokatzen da. Bekak kirol-zuzendaritzak erabakitzen ditu, eta Fundazioak eman eta koordinatzen ditu, gehienez ere sei urtean. Beka guztiak eman gabe gera daitezke, baita hutsik geratu ere.