2002. urtean, Athletic Clubek Athletic Club Fundazioa sortu zuen, kluba Bizkaiko gizartearekin lotzeko tresna izan zedin. Orobat, jakinik Athletic Cluben benetako indarra jendea bera dela, gizartea hobetzen laguntzeko tresna ere izan nahi zuen Fundazioak.
Sorreran, Fundazioaren zeregina ia lan-eremu bakar batera mugatzen zen: oinarrizko kirolera. Horrela, gure inguruko futbolari gazteen prestakuntza integrala, hitzartutako klubekin lankidetza estuan, Athletic Cluben eta Fundazioaren beraren nortasunaren oinarrizko oinarrietako bat izan da eta da. Arrakasta bermatzeko, funtsezko zutabe horretara bideratzen ditugu baliabide ekonomiko eta giza baliabide garrantzitsuak. Fundazioko kontratua duten langileen % 80 inguru (ia 50 pertsona) kirol teknikariak, medikuak eta fisioterapeutak dira. Harrobiarekiko konpromisoa Fundazioaren eta Athletic Cluben DNAren parte dela erakusten du.
Fundazioaren eta haren laguntzaileen hazkundearekin, lan-esparru berriak jorratzen zituzten proposamenak areagotu egin ziren. Horrela, bere zentzua Athleticen funtsezko balioak irudikatzea dela jakinik, Fundazioak hedapen hori gizarte, kultura, kirol, prestakuntza eta ingurumen arloko proiektu eta ekimenen bidez islatzen du.