Fundazioaren proiektu guztiak baliabide propioetan oinarritzen dira. Halere, hirugarren eragile sozial eta kultural batzuen parte-hartzeak Fundazioaren proiektua indartu eta zabaltzen duelakoan gaude; horregatik, inguruko eragile sozial eta kulturalekiko eta instituzioekiko aliantza-ehuna josten ahalegintzen gara.