E.M.B. Group S.A.k bat egin du Fundazioarekin

Inbertsio-funtsen kudeaketan espezializatutako enpresak Athletic Club Fundazioaren Bazkide Ongile izateko sinatu du

E.M.B. Group S.A., inbertsio-funtsen kudeaketan espezializatutako enpresa, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azken egunetan, Bazkide Ongile gisa. Hori dela eta, empresa hau gure erakundearen parte bihurtu da, eta bat egiten du, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak Komunitatearen, Inklusioaren eta Kulturaren arloetan garatzen dituen proiektuekin. San Mamesen egindako akordioaren sinadura ekitaldian Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea, Johana Ruiz Olabuenaga Arlo Sozialeko zuzendaria eta Elvis Zurbano E.M.B. Group S.A.ko CEOa izan dira.

E.M.B. Group S.A., Arabako hiriburuaren bihotzean egoitza duena, enpresa-talde baten jatorria da, funtsen kudeatzailea, eta haren eginkizun nagusia inbertsio-estrategiak zuzentzea da, bezeroen beharretara egokitzen diren finantza-aktibo onenak aurkituz eta aukeratuz.

Aukera egokia da diru-sarrera pasiboak izan nahi dituzten inbertitzaileentzat.