“Solito” Fundazioarekin bat egiten du

Sopelan dago jatetxea, Atxabiril hondartzan bertan, eta Athletic Club Fundazioaren bazkide ongilea da

Solitok, Atxabiril hondartzan bertan Sopelan dagoen jatetxeak, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du Bazkide Ongile gisa. Horrela, enpresa gure erakundearen parte bihurtzen da, eta bat egiten du, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak Komunitatearen, Inklusioaren eta Kulturaren arloetan garatzen dituen proiektuekin.

Sinadura San Mames estadioan egin da, eta bertan izan dira Jon Uriarte Athletic Club Fundazioko presidentea, Johana Ruiz Olabuenaga Gizarte Arloko zuzendaria eta Ana Mendoza jatetxeko jabekidea.

Solito” jatetxea Sopelan dago, Atxabiril hondartzan bertan, eta giro paregabean murgiltzeko aukera eskaintzen dute. Ez da eskaintza gastronomiko anitza bakarrik berezi egiten duena, baita bere eguzki-sartze ikusgarriak ere.

Espazio aparta da, terraza zabala eta kalitate handiko osagaiekin egindako etxeko sukaldeaz gozatzeko.