1. TOKIKO MERKATARITZA ARDURATSUA

 

OHARTU AL ZARA INOIZ ELIKAGAI BATZUEK KILOMETRO PILA EGITEN DUTELA GURE HOZKAILUETARA HELDU ORDUKO? BEGIRATZEN AL DUZU NONDIK DATOZEN KONTSUMITZEN DITUGUN ELIKAGAIAK?

Planetari kalte handiena egiten dion faktoreetako bat gure kontsumitzeko modua da, hau da, gure erosketa-ohiturak. Seguru aski, konfinamenduan gehiago jo duzu auzoko dendetara. Baliteke horietako batzuk aurretik ez ezagutzea. Tokiko dendek gure beharrizanei erantzun diete, gehien behar izan dugunean. Orain, eskerrak emateko aukera daukagu, gertatutakotik ikasi eta arduratsuak izateko. Non eta nola erosten dugun, gizarte-eredu bat edo beste bultzatzen ari gara

Erronka: Tokiko dendetan egindako erosketaren argazki bat

Kontsumitzen ditugun produktuen aztarna ekologikoa zein den jakinda, gure ohiturak aldatuko ditugu, jakinik auzoko dendan aztarna hori murriztu egiten dela eta aberastasun soziala azalera handien kasuan baino hobeto banatzen dela.

Tokiko kontsumoaren abantailak:

    – Prezioak bidezkoagoak dira, bitartekari eta garraio kostuak kenduta.
    – Sasoian sasoiko produktuak erosi eta kontsumitzen dira.
    – Kaleak bizitasunez betetzen dira, enplegua sortu eta mantendu egiten da.
    – Garraioa murriztuz, negutegi efektuko gasak ere murrizten dira.
    – Oligopolioak eragozten dira.
    – Hondakinak murrizten dira –ez soilik zureak, baizik eta nekazarienak ere. Estetikagatik, supermerkatuetarako produzitutako elikagaiak bota egin ohi dira, tamaina, kolore edo formak egokiak ez direlako. Tokiko ekoizleek kalitaterik onena eskaintzen dute, eta forma handi, txiki zein irregularrak eskaintzen dituzte, hori baita Naturak emandakoa.
    – Benetan behar ditugun kantitateak erosten ditugu.
    – Behar ez diren plastiko eta ontziak saihesten dira.
 
Erlazionatutako denbora-pasa
 
Webgune honetan, normalean kontsumitzen ditugun produktuen ingurumen-eragina neurtzeko kalkulagailu bat aurkituko duzu. BBCren aplikazio bat da. Egin zure kalkuluak! HEMEN