Ekitaldia San Mameseko BAT eremu zentralean izan zen. Honakoak bertaratu ziren, Athletic Club Fundazioaren aldetik: Juan Carlos Ercoreca, Presidentea, Jon Vázquez Eguskiza, Zuzendari Nagusia, eta Gontzal Suances, Iñaki Alonso eta Ibon Oleagagoitia. UPV/EHU erakundearen ordezkaritzan, Asier Romero, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Dekanoa, Laura Mintegi, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko zuzendaria, eta Mari Mar Boillos eta Isra Alonso irakasleak. Era berean, Eusko Jaurlaritzak proiektuarekin bat egin du hurrengo ikasturterako, eta bertan izan da Miren Irune Muguruza, Familia eta Haurtzaro saileko Zuzendaria. Azkenik, Bilboko Udalaren aldetik, Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kirol arloko zinegotzia, eta Marcos Muro, Bilbao Kirolak-eko gerentea, izan dira.
Asier Romero dekanoak aurkezpenean esan duen moduan: “Graduondo-titulu hau beste tresna bat da haurren babesaren bide garrantzitsuan, haurren eta nerabeen oinarrizko eskubideak bermatzeko helburuarekin”.
2020/21 ikasturtearen amaiera
2021/22 ikasturtearen aurkezpena egin aurretik, “Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: haur eta nerabeen babesa” graduondokoaren lehen edizioaren amaiera ekitaldia izan da. Eskainitako 20 lekuak bete dituzten ikasleek Aditu Tituluaren diplomak jaso dituzte. Pasa den apirilaren 16an Haur eta Nerabeak indarkeriatik babestearen inguruko Lege Organikoa onartu zen, eta, hori kontuan izanda, titulazio honek lan-aukera ugari ireki ditzake. Lege horretan, kirolari buruzko atal oso bat dago, eta, horren arabera, kirol klubek Haur eta Nerabeen Babesari buruzko Politika eta Delegatu zehatz bat izan behar dituzte. Gainera, langileek horren inguruko gutxieneko prestakuntza jaso beharko dute.