5. BIODIBERTSITATEAREN GARRANTZIA

 

ZER DA BIODIBERTSITATEA? GIZAKIOK BIZIRAUN AL DEZAKEGU BIODIBERTSITATETIK GABE? BEHARREZKOA DA BIODIBERTSITATEA HIRIETAN?

Hilabete honetako erronka gure inguruko Biodibertsitatearen ingurukoa da, Bilboko erdigunean, beste edozein herritan edo landa-eremu batean bizi bazara ere. Biodibertsitatea eta biodibertsitate biologikoa “bizitza forma guztien barietatea” da. Hiriak biodibertsitatea zaindu behar du, izan ere, hari esker aire garbia, ur geza, kalitate oneko lurzoruak eta uzten polinizazioa ditugu, hau da, bertan bizi garen pertsonen ongizate eta bizi-kalitaterako beharrezko elementuak. Aldaketa klimatikoaren aurka egiten eta horretara egokitzen laguntzen digu, baita beste ingurumen arazo batzuei aurre egiten ere, hala nola kutsadura atmosferikoa eta akustikoa. Hirien bioaniztasuna, batez ere, berdeguneetan aurkitzen da, bai hirigunean, baita hiriaren kanpoaldean ere. Espezie bat desagertzen den bakoitzean biodibertsitatea murriztu egiten da, eta tragedia handia izan daiteke. Espezie guztiei eragiten digu. Zientzialarien esanetan, espezieen seigarren iraungitze masiborako bidean gaude.

Erronka: Biodibertsitatea 

Iraunkortasunaren alde lan eginez gero, Biodibertsitatea handitu egin dezakegu Bilbo bezalako leku batean. Azpiegitura berdearen bidez, esaterako, hegazti eta intsektuei erraztasunak emango genizkieke. Etorkizun oparoa izan nahi badugu, hiriko zein kanpoaldeko berdeguneak konektatuta egon beharko lirateke, ez soilik herritarrentzat, baita gure hirietako fauna eta flora osoarentzat ere. Ondo planifikatutako azpiegitura berde batek Biodibertsitatea ondo mantenduko luke eta onura handiak ekarriko lituzke guztiontzat, esaterako:

  • Ingurumena hobetzea.
  • Co2 erretentzioa.
  • Bero handiko egunak hobeto eramango genituzke, gerizpeagatik eta airearen zirkulazioagatik.
  • Animalia eta landareen babesleku bihurtzen dira.
  • Kultura: Pintura, argazkilaritza…
  • Estresa prebenitzeko eta aisialdi eta lanerako eremuak sortzeko leku egokiak.
 
Denbora-pasa
 
Bideo honetan ikusi ahal izango duzu otso-talde batek erreka baten norabidea alda dezakeela (Yellowstoneko Parke Nazionala).HEMEN