Agur, Cádiz! Kaixo, Lezama!

G Cádiz 4
G Cádiz 3
G Cádiz 2
G Cádiz1
Anterior
Siguiente
 
 

Ligako bigarren fasea amaituta, Athletic Genuine prestatzen ari da ekaineko lehen asteburuan azken faseko talde anfitrioia izateko

Athletic Club Fundazioa, Genuine taldea, Cadizetik itzuli da etxeko lanak eginda. Beti bezala, primeran pasatu dute eta futbolaz gozatu dute partiden emaitzei erreparatu gabe. Lehiaketa honetan garrantzitsuena jolasa da. Kirola, adiskidetasuna, alaitasuna, autoestimua eta errespetua bezalako balioak sustatzeko bide gisa. Eta horretan Genuine taldeko gure jokalariak, zale zurigorriek babestuta, benetako txapeldunak dira, asteburu honetan Cadizen erakutsi duten bezala. Deportivo Alavesen, UD Ibizaren eta Real Zaragozaren (batez ere azken bi hauek) aurkako partidetako kirol espiritua zoragarria eta gogoangarria izan zen.

Baina taldeak eta zaleek denboraldiko erronkarik politena dute buruan: txapelketaren azken fasea, bi aste eskasetan Lezamako instalazioetan jokatzen dena. Denboraldian lehen aldiz, LaLiga Genuineko 42 taldeak elkartuko dira egoitza bakar batean, bakoitzak bere zaleekin. LaLiga berezi honetako milaka zale biltzea espero da. Harrera ostiralean izango da, ekainak 3, eta partidak larunbatean eta igandean jokatuko dira Lezamako 2, 6 eta 8 zelaietan, San Mameseko arku zaharraren azpian. Gero eta gutxiago geratzen da!