Athletic Club Fundazioa epaimahaiaren parte izan da bigarren urtez jarraian, eta erakunde irabazleen hautaketan parte hartu du
Galder Reguera, Athletic Club Fundazioaren Proiektu Arduradunak, epaimahai moduan parte hartu du Anesvad Sarien VI. Edizioan. Horien bidez, Saharaz azpiko Afrikako eremu pobretuetan Osasun Eskubidea bermatzeko lan egiten duten erakundeei errekonozimendua ematen zaie.
Anesvad Fundazioaren eta Sarien inguruko lankidetza-esparruan, oinarrizko hornikuntzak bermatzeko lankidetza-ekimenak hautatu dira: elektrizitatea, osasun materiala eta haur eta amen jarraipena burutzen dute Burundi, Etiopia Kongoko Errepublika Demokratikoko ospitaletan; era berean, gazteen artean osasun eskubidea lantzeko Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza arloko ekimen bat hautatu da. Baterako sormen eta ikuspegi ludiko eta hezitzailearen bidez lan egiten dute.
Elsa Punset eta Rafa Bengoak osasun erronkak aztertuko dituzte
Gainera, maiatzaren 25ean, Afrikaren Munduko Eguna dela eta, San Mames urdinez argiztatuko da, osasunaren kolorea, aldarrikapen honekin bat egiteko: “Osasuna galtzen bada, dena galtzen da”. Egun horretan ekitaldi digitalen ziklo bat hasiko da, etorkizunean izango diren osasun arloko erronken inguruko elkartasunaren, erantzukidetasunaren eta erresilientziaren inguruan hausnartzeko. Elsa Punset, idazle eta dibulgatzailea, eta Rafael Bengoa, osasun publikoan aditua, izango dira, beste batzuen artean.