Arubak bat egiten du fundazioarekin

Madrilen egoitza duen enpresa honek lau urterako sinatu du Athletic Club Fundazioaren ongile izateko

Arubak, Hewlett Packard Enterprise munduko teknologia-sektoreko enpresa liderretakoaren konpainiak, Athletic Club Fundazioarekin lau urterako lankidetza-akordioa sinatu du. Hori dela eta, gure erakundearen ongile mailakoa izango da, eta gizarte, kultura, kirol eta ingurumen alorretan garatutako proiektuekin bat egiten du.

Ekitaldia Ibaiganen egin da, eta bertan izan dira, Fundazioaren aldetik, Jon Vazquez Eguskiza zuzendari nagusia, eta Andoni Goikoetxea, Fundazioaren enbaxadorea; eta Arubaren aldetik, José María de la Torre, Hewlett Packard Enterprise-aren presidentea, eta José Tormo Baños, Arubaren zuzendari nagusia.