Athletic Club Fundazioa, euskal herri kirolekin

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko final handia azaroaren 21ean, igandean, jokatuko da Bilbao Arenan

Aizkolaritza, herri kiroletan ezagunena agian, bizi bizirik dago, aizkolarien arteko lehiaketak eskaintzen duen ikuskizun bikainari esker. Helburua enbor kopuru bat aizkoraz ahalik eta laburrenean gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehia daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke. Herri kirol honen erakustaldirik handiena datorren azaroaren 21ean izango da, igandean, Bilbao Arenan. Sei gizon eta hiru emakume lehiatuko dira Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko final bikoitz handian.

 

Athletic Club Fundazioarentzat garrantzitsua da euskal herri kirolak XXI. mendean bizirik mantentzea eta horregatik babesten du aizkolaritzari balioa ematen dion txapelketa hau.