Athletic Genuine, Hernaniko Errebeldeak Fest-en

Fundazioko taldeak Errebeldeak Futbol Egokitua I. Saria jokatuko du Realaren aurka irailaren 23an

Errebeldeak Fest jaialdiaren bigarren edizioa irailaren 23an izango da Hernanin. Jaialdi honen asmo nagusia herritarrak, eta bereziki edozein desgaitasun duten pertsonak kirol-jarduera egokitu eta inklusiboez betetako jardunaldi dibertigarri batean parte hartzera animatzea da, rock-kontzertu handi batean amaituko dena.

Atletic Genuine bigarren edizio honekin bat egingo du eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Hernaniko kiroldegian, Errebeldeak Futbol Egokitua I. Saria jokatuko du. Reala izango du aurkari, beraz, denboraldiko lehen derbia izango da bi klubentzat.

Jaialdiaren amaiera rock kontzertua izango da, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Programa honako hau da:

20:30 Motxila 21

Nafarroako rock talde bat, gehienbat Down sindromea duten pertsonez osatua. Azken urteetan erreferente bilakatu da.

22:00 La Bona Dea

Irungo rock taldea da, eta dantzara eta hausnarketara gonbidatzen du, erritmoaren eta errebindikazio-letren bidez.

23:30 El Quinto Contenedor

Heavy Metaleko Hernaniko talde bat, euskaraz abesten dute.