BH Fitnessek Fundazioarekin bat egin du

 
 
BH Fitness enpresa Athletic Club Fundazioaren babeskidea bihurtu da
 

BH Fitness BH taldeko kidea da, kirolari eta txirrindularitzari lotutako euskal enpresa, eta, eta Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azken egunetan, babeskide gisa aritzeko asmoz. Horrela izanik, gure erakundeko partaide izatera pasa da, eta gure konpromisoarekin bat egin du, gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloan garatzen ditugun proiektuen bidez, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko. Akordioa Ibaiganen sinatu da, eta bertan izan dira Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko zuzendari nagusia, eta Javier Areizaga, BH Fitnesseko zuzendari komertziala.

Gaur egun, BH Fitness enpresa liderra da fitness ekipamendua fabrikatzen eta instalatzen sektore profesionalean. Mota guztietako kirol-instalazioei, errendimendu handiko zentroei eta gimnasioei eskaintzen dizkie zerbitzuak. Ohitura osasungarriez eta ariketa egiteaz gero eta kontzientziatuago dagoen gizarte honetan, BH Fitnessek entrenamendu-kontzeptu paregabeak eta irtenbide digitalak garatu ditu gimnasio eta kirol-instalazioetara bideratuta, eta sektorearen abangoardian jarri dute. Etengabeko garapen teknologiko hauei esker, konpainia hedapen prozesu betean dago, diziplina ezberdinetako maila oso altuko taldeekin indarrak batuz.