Grupo Areeta eta Grupo Cope enpresek Athletic Club Fundazioarekin sinatu dituzte beren lankidetza-kontratuak
Bi enpresa garrantzitsu batu zaizkio berriki Athletic Club Fundazioari, Laguntzaile Nagusi gisa. Grupo Areeta, garbiketa-zerbitzuetan aritzen dena eta sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena, eta Grupo Cope, estatuko orotariko irrati-kate garrantzitsuenetako bat. Grupo Areetaren aldetik, Félix Albala eta Ricardo Garcia Ariño joan ziren sinadura ekitaldira, eta Grupo Coperen aldetik, Javier Tutor, irrati-kateko zuzendaria. Enpresen lankidetza funtsezkoa da Fundazioak gizarte-aurrerapenaren aldeko lanean jarrai dezan.
Bestalde, Fundazioak, enpresen Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin bat egiteaz gain, lan partekatuari balioa ematen dioten jarduera eta esperientziak barne hartu ditu. Zentzu horretan, Fundazioaren helburua lan-eremu guztietan hazten jarraitzea da, baina ez hori bakarrik: gizarte, kirol, kultur eta ingurumen arloko proiektu guztien parte izan nahi duten enpresekiko lankidetza ikusgarri egin nahi du.