Fundazioa belarriarekin prest

Athletic Club Fundazioa, Jon Vazquez Eguskiza bere zuzendari nagusiarekin, enpresa laguntzaileetako ordezkariekin bildu da

Bazkideen Hitzaren formatuari jarraituz, Athletic Club Fundazioak topaketa bat antolatu du San Mamesen bere enpresa laguntzaileetako 20 ordezkarirekin, iritziak trukatzeko eta gomendioak eta iruzkinak entzuteko, Fundazio hobea, irekiagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzen lagun dezaketenak. Ekitaldian Aitor Elizegi Klubeko presidentea ere izan da, eta ongietorria egin die bertaratutakoei, eta eskerrak eman dizkie ekimen honetan parte hartzeagatik.

Hiru lan-mahaitan banatuta, eta egindako lana Fundazioaren webgunearen bidez eta artikuluen eta bideoen bidez azaldu ondoren, Fundazioak entzun eta gogoan hartu die etorkizunari begira jasotako aholkuei.