Fundazioak eta Anesvadek bat egin dute SANIDAD kanpainan

Bi sarrera San Mames BAT eraztunean eta Athletic Club – Atlético de Madrid partidako kapitainaren besokoa enkantean, Osasun Eskubidearen alde

Athletic Club Fundazioak SANIDAD kanpainarekin bat egin du, Anesvad Fundazioak sustatuta. Kanpaina horretan, bazterketarik gabeko osasun unibertsal, irisgarri eta kalitatezkoan sinesten duten erakunde, fundazio, erakunde eta proiektuak biltzen dira.

Osasuna guztiona da, ez dauka ez markarik, ez jaberik. Mundu guztiak osasuna eskuratzeko aukera izan beharko luke, edonon jaio edo edozein bizi-zirkunstantzia izanik ere.

Mezu hori oinarri hartuta, eta Osasunerako Eskubidea defendatzen duen SANIDAD kanpainaren esparruan, Anesvad Fundazioak eta Athletic Fundazioak bi sarrera jartzen dituzte enkantean, San Mames BAT eraztuneko eserlekuetakoak, eta Athletic Clubeko kapitainak eramango duen besokoa, 2022ko apirilaren 30an, gaueko 21:00etan, Athletic Clubek eta Atlético de Madridek jokatuko duten partidarako.

Enkante honen bidez bildutako etekinak Anesvadek Togon, APROFEHTO tokiko elkartearekin batera, desgaitasuna duten emakume afrikarren eskubideen alde garatzen duen proiektura bideratuko dira.

Besokoa enkantean hartzeko eskaintza:

BESOKOA 

Sarrerak enkantean hartzeko eskaintza:

SARRERAK