Genuine: lehen fasea Sevillan eta bigarrena Gijonen

Athletic Club Fundazioa Grupo Compañerismo taldean sartu da eta Gijonen jokatuko du bigarren fasea

LaLiga Genuineren egutegia eta talde osaketa ezagutzen dira dagoeneko, eta urtarrilaren 31n hasiko da lehen fasea Sevillan. Athletic Club Fundazioa Grupo Compañerismo taldean sartuta geratu da, eta gure zaleentzat albisterik onena da Gijon izango dela bigarren fasearen egoitza, apirilaren 24, 25 eta 26ko asteburuan.

Lezamako instalazioek azken fasea hartuko dute. LaLiga Genuineko bi taldeak, Compañerismo Taldeak eta Kirol Taldeak parte hartuko dute bertan, ekainaren 5, 6 eta 7ko asteburuan.