Genuine taldea, III. Real Oviedo Txapelketan

 

Larunbat honetan “Unlimited” txapelketa honetan parte hartuko du Real Oviedo, etxeko taldearekin, eta Real Valladolidekin batera

Genuine Athletic Club Fundazioa Real Oviedok antolatu duen txapelketa honen hirugarren edizioan parte hartzera gonbidatu dute. Larunbat goizean jokatuko da Asturiasko hiri horretako Fundomako instalazioetan. Genuineko gure lehoi eta lehoi emeen lehen partida 11:30ean hasiko da, eta Real Oviedoren aurka jokatuko dute. Ondorengo partida, 12: 30ean, LaLiga Genuineko hirugarren talde gonbidatuaren aurka izango da, Real Valladoliden aurka, alegia. Denok irabazten duten txapelketa honetako sari banaketa eguerdiko 14:30etan aurreikusi da.

Beti bezala, zale zuri-gorriak, orain bere Peña Genuine propioarekin jada, taldearekin batera abiatuko da goizeko 7:30etatik aurrera Genuine Athletic Club Fundazioa animatzeko.