Genuine taldeak badauka bere kromo-bilduma

 
 

Fundazioko jokalari guztiek datozen egunetan jasoko dituzte LaLiga Genuineko Paniniren album pertsonalizatuak

 

Athletic Club Fundazioaren 50 taldekideek LaLiga Genuine Santanderrek argitaratu dituen album pertsonalizatuak dituzte dagoeneko. Eli Ibarra eta Esteban Feijoo Genuineko teknikariek euren albumak eman dizkiete dagoeneko gure lau jokalariri. Zehazki, Saioa, Aitor, Iratxe eta Jon Ander futbolariei. Lezaman egindako ekitaldi sinboliko honetan eman zaio hasiera, nolabait, denboraldi berriari. Datozen egunetan, Fundazioak Panini albumak helaraziko dizkie jokalari guztiei.

 
 

Maiatzean, bideo-dei baten bidez, Aritz Adurizek ezustean harrapatu zuen Josu, taldeko kapitainetako bat, Athletic Club Fundazioaren kromo birtuala erakutsiz. Orain, Josuk eta gainerako futbolariek LaLiga Genuineko talde guztietako kromoekin osatutako albuma erakutsi diezaiekete senide eta lagunei.