Grupo Radimer enpresak Athletic Club Fundazioarekin bat egin du

Gizarte arloko egoera zailean dauden familietako 2.000 umek jostailuak behar dituzte Gabonetan

Grupo Radimer, Trapagarango elektrizitate eta segurtasun sektoreko enpresak, akordio bat sinatu du Athletic Club Fundazioarekin eta bazkide estrategiko bihurtu da. Horrela, Grupo Radimer gure erakundearen parte bihurtzen da, eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak inklusioaren, komunitatearen eta kulturaren arloetan garatzen dituen gizarte-proiektuekin bat egiten du.

Sinadura San Mamesen ospatu da eta bertan izan dira Raul eta Diego Merino, Grupo Radimer ordezkaritzan, Jon Uriarte, Athletic Clubeko eta Fundazioko presidentea, eta Johana Ruiz-Olabuenaga, Gizarte Arloko zuzendaria.

2003an sortua, Grupo Radimer bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin konprometitutako enpresa da, bere zerbitzu eta produktuen kalitateari esker, eta horrek merkatuan sendotutako eta aintzatetsitako konpainia bihurtzen du, sektore publikoan zein pribatuan. Gizartea eta ingurumenarekin kontzientziatuta, Grupo Radimer taldeak egindako lanaren eraginkortasuna eta etengabeko hazkunde jarraitua lortzeko proiektu eta erronka berriak bilatzen ditu, kalitate-estandar altuek markatuta.