Ilusioz beteriko asteak Lezaman

 

Athletic Club Fundazioak Udako Campusa inauguratu du, 600 haur baino gehiagok izena emanda

Athletic Club Fundazioak 2021eko Udako Campusa inauguratu du aste honetan. 600 haur baino gehiagok parte hartuko dute ekaineko azken asteetan eta uztailean. Parte-hartze errekorra izango da hamazazpigarren edizio berezi honetan, izan ere, pasa den urtean campusa bertan behera geratu zen, pandemia dela eta. Asteko sei txandatan banatuta, parte-hartzaileek entrenamenduak egingo dituzte Lezamako zelaietan, baita bestelako jarduerak ere: prestakuntza-tailerrak, San Mamesera eta Athletic Club Museora bisitak, txangoak, jolasak, eta, amaiera ezin hobea emateko, gure lehenengo taldeetako futbolarien edota jokalari mitikoen bisita. Lehen aste honetan, Ander Capa eta Vanesa Gimbert.

Pandemiak ziurgabetasun handia eragin du, baina, hori gaindituta, Fundazioak Udako Campusa antolatu ahal izan du berriz, osasun neurri guztiekin. Horrela izanik, Fundazioan errotuen dagoen jardueretako bat berreskuratu da. Ilusioz eta Athletic sentimenduz betetako asteak izango dira. 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta oraindik ere leku batzuk daude uztaileko txandetan. Ordutegi trinkoa: 09:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago HEMEN

Campus0
Campus2
Campus3
Campus4
Campus5
Campus6
Campus7
Campus9
Campus12
PlayPause
AnteriorAnterior
SiguienteSiguiente