Iraunkortasunari eta gizarteratzeari buruzko jardunaldia

 
 

 

Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko zuhaitzak landatu dituzte

 

Athletic Club Fundazioak eta Lurgaia Fundazioak, Adsis Fundazioarekin, Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Gernikako zentroarekin eta Utopia eta Walking Football proiektuetako hainbat pertsonarekin batera, zuhaitz autoktonoak landatzeko jardunaldia antolatu dute asteazken honetarako, ekitaldia barne hartzen duen CO2 konpentsazio proiektutik haratago doana. Elkarrekin lan egitea iraunkortasunaren eta gizarteratzearen alde.

Hainbat erakunderen arteko lankidetza Fundazioak garatutako lanaren zutabe estrategikoetako bat da. Helburua da parte-hartzaile guztientzat onuragarriak izango diren eta, aldi berean, gizarte hobea eraikitzen lagunduko duten sinergiak erraztuko dituzten ekimenak eta jarduerak sustatzea.

Jardunaldia Biosfera Erreserban urtero egiten den 2.000 zuhaitz ingururen landaketaren parte da, Athletic Clubeko taldeen joan-etorriek denboraldi bakoitzean eragindako karbono aztarna indargabetzeko.

Oraingoan, 191 haritz, 42 gurbitza, 4 urki eta 9 elorri landatu dira.

Guztira, 231 zuhaitz autoktono.