“Mavi Nuevas Tecnologías” enpresak Fundazioarekin bat egin du

 
 

 

Barakaldon egoitza duen enpresak Babezkide Nagusi gisa sinatu du

 

Mavi Nuevas Tecnologías SL-k, 25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen eta Barakaldon eta Gijonen egoitzak dituen enpresak akordio bat sinatu du Athletic Club Fundazioarekin, eta Babezkide Nagusi bihurtu da. Horrela, Mavi Nuevas Tecnologías gure erakundearen parte bihurtzen da eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, prestakuntza, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du.

San Mamesen egindako akordioaren sinaduran, Jon Uriarte, Athletic Clubeko eta Fundazioko presidentea, eta Manu eta Pedro García, “Mavi Nuevas Tecnologías“-en izenenan, izan dira.

1996az geroztik, Mavi Nuevas Tecnologías enpresak enpresei laguntzen die beren produkzio-prozesuak eta eraldaketa digitala hobetzen, prestakuntza-aholkularitza integralaren bidez. Era berean, langabeei, langileei eta autonomoei beren gaitasun profesionalak handitzen laguntzen die, inolako kosturik gabeko prestakuntza-ekintzen bidez.