Oroimenerako jaialdia

 

2021eko Thinking, Letrak eta Futboleko zinema, literatura, sormena eta umoreari buruzko sei jardunaldiek aho zapore bikaina eta ustegabeko kontzertu historiko eta ahaztezina utzi dituzte

Joan den igandean, Zuhaitz Gurrutxagak, FutbolisTOC bakarrizketarekin, amaiera bikaina eman zion Athletic Club Fundazioak Kultura eta Kirol Ministerioaren, BBK Fundazioaren, Bilboko Udalaren eta Melia Hotelaren laguntzarekin antolatutako Thinking, Letrak eta Futbola 2021 jaialdiari. Zinema, literatura, sormena eta umoreari buruz Sala BBK Aretoan (inaugurazioa) eta SAN MAMES BAT aretoan egin diren sei jardunaldiek zapore bikaina utzi dute kulturaz eta futbolaz gozatu duen jende ugariarengan. Gainera, jaialdiaren lehen egunean, Sala BBK Aretoa betetzen zuen jendeak kontzertu historiko eta ahaztezin batera joateko pribilegioa izan zuen. Orsai taldeak, De Marcos, Balenziaga, Lekue, Villalibre, Vesga eta Dani Garciak osatutako seikote zuri-gorriak, inaugurazio egunari amaiera bikaina jarri zion ezusteko emanaldi batekin, non hiru abesti jo zituzten, One Club Men arrakastatsua barne.

Jaialdian proiektatu diren filmen artean, “LFG” (Let`s fucking go akronimoa), Ipar Amerikako futbol selekzioko jokalariek emakumeen eskubideen alde egindako borrokari buruzkoa, izan zen jaialdiarekin hasteko lehena. Gainera, “Cartas a sócrates” eta Parisko klub historikoari buruzko “Somos el Red Star” dokumentalak eman dira. Ondorengo zineforumean, filmaren zuzendariek eta Red Starreko presidenteak parte hartu zuten.

Juan Villoro izan zen jaialdiaren lehen literatur topaketaren protagonista. Hitzaldi bikaina izan zen, Marcel Beltran eta Galder Reguerarekin batera, eta idazle mexikarrak liluratu egin zuen, literatura- eta futbol-pasadizoak azaltzerakoan erabili zuen talentuari esker.

Jose Anjel Iribar, Ainhoa Tirapu, Jon Maia eta Patxi Gaztelumendi futbolari eta euskarari buruz aritu ziren, eta jaialdiak euskal filmotekako harribitxi txiki bat berreskuratu zuen egun horretan, hots, “Futbola eta euskara” dokumentala. Hain zuzen ere, Txopok bere omenaldian bildutako dirua euskararen alde eman zuelako ekoiztu zen pelikula hau.

Fundazioak jaialdiaren jardunaldi berezia eskaini zion sormenari, eta Antonio Pacheco (Pach) eta Santi Garcia publizistek historiako 25 futbol iragarki onenak aukeratu zituzten eta gaiari buruzko maisutasunezko azalpenak eskaini zituzten.

Azken finean, Thinking, Letrak eta Futbola 2021en edizio honek aho zapore handia ematen dio Fundazioari, publikoaren erantzun bikainari esker.

Pandemiaren behin betiko amaiera baieztatzen bada, 2022an Athletic Club Fundazioak bere erreferentziazko bi kultur jaialdiak banatuta programatuko ditu: Thinking Football Film Festival eta Letrak eta Futbola.

Azkenik, Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie jaialdian izan diren pertsona guztiei, Athletic Club Fundazioaren kultur proiektuari ematen zaion saririk onena baita.