Peña solidarioak

 

“Somos diferentes”, lehenengo peña Fundaziozaleak, eta “Peña Genuine”, Athletic Club Fundazioaren jarraitzaileak beren produktuen salmenten etekinak emango dizkiote dohaintzan Fundazioari

Athletic Clubeko “Somos diferentes” eta “Peña Genuine” peñek beste urrats bat eman dute Fundazioarekiko konpromisoan, eta arropa produktuen salmentan lortutako etekinak dohaintzan ematea erabaki dute. Zehazki, “Somos diferentes” taldeak online denda dauka, eta diseinu propioko hainbat produktu ditu salgai. Bestalde, “Peña Genuine” taldearen egoitzan, Rodríguez Arias kaleko Ilunion hotelean, babes-maskarak daude salgai, 6 €-an, eta etekinak Athletic Club Fundaziora bideratzen ari dira.