Plaza solidarioak Udako Campusean

Athletic Club Fundazioak gerra-errefuxiatuak hartuko ditu bi txandatan

Athletic Club Fundazioak Ukrainan gerratik (edo beste edozein gerratik) errefuxiatutako haur talde bat hartuko du doan Udako Campusean.

Zehazki, honako hauek dira txandak:

  1. TXANDA: Uztailaren 4, 5, 6, 7 eta 8an.
  2. TXANDA: Uztailaren 26, 27, 28 eta 29an.

Ukrainako gerrako edo beste edozein gatazkako errefuxiatu adingabeak dituzten familiek, informazio gehiago nahi badute, 94 661 20 04 telefonora deitu edo info@fundacionathleticclub.eus  helbidera idatz dezakete.