Salsamendi: “Emakume izateagatik ezin bazkidea izan”

 
 
 

Klubak Edurne Salsamendi elkarizketatu du, genero berdintasunaren aitzindaria Athleticen

Edurne Salsamendik 24 urte zituen1972an Athletic Clubeko egoitza instituzionalera joan zenean bazkide egiteko asmoz. Bertendona kaleko bulegoetan azaldu zioten ezinezkoa zela, emakumeek ez zutelako gizonek zuten eskubide hori. Txiki-txikitatik joaten zen San Mamesera, baina aurrez aurre aurkitu zituen estatutu zaharkituen horma eta gizarte matxista baten oposizioa. Gorritu beharrean, Salsamendik genero berdintasunaren aldeko borrokari ekin zion Klubean. Bera izan zen 1979an, Beti Duñabeitia Klubeko presidente zela, emakumeak eskubide osoko bazkide izatea ahalbidetzen zuten estatutu berriak onartzea posible egin zuen aitzindarietako bat.

Athletic Clubek, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Miren Edurne Salsamendi San Pedroren testigantza berreskuratu nahi izan du. Lehenik eta behin, bere ekarpena aitortzeko eta esker ona adierazteko. Eta bigarrenik, haren istorioa aurreko belaunaldiek gogoratu behar dutelako eta oraingoek ezagutu behar dutelako. Edurne Salsamendi bezalako pertsonen lanari esker euskal gizarteak aurrera egin baitu genero berdintasunean. Oraindik bide luzea dago egiteko, eta Edurne Salsamendi bezalako emakumeen inspirazioa eredu izan behar da orainerako eta etorkizunerako.