SUSHI ARTISTek bat egin du Fundazioarekin

Sushi Bar-en kontzeptu berri batean espezializatutako kateak Athletic Club Fundazioren Bazkide Ongile gisa sinatu du

Sushi Artistek, Sushi Bar-en kontzeptu berri batean espezializatutako kateak, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azkenaldi honetan, Bazkide Ongile gisa. Horrela, enpresa gure erakundearen parte bihurtzen da eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, prestakuntza, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du. San Mamesen egindako akordioaren sinaduran, Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, Juan Carlos Ercoreca eta Jon Vázquez Eguskiza, Fundazioko presidentea eta zuzendari nagusia, eta David Santín Ruíz, Sushi Artisten izenenan.

Sushi Artist 2014an jaio zen, Bilbon, eta estatu osoan zabaldu zen (Malaga, Madril, Gasteiz, Santander, Iruñea, Donostia eta Leon). Kalean dauden establezimenduez gain, lokalak eta kioskoak ditu merkataritza-guneetan, hipermerkatuen barruko kioskoak (Leclerc eta BM) eta sukalde fantasma bat, marka propio batzuekin. Taldeak beste marka batzuk sortu eta dibertsifikatu ditu: Circolo Pizza, Kome Noodle Bar, Mio Bar edo Mio Basque Urban Food. Gainera, sushi lantegi bat du Bilbon, eta bertatik 40 BM supermerkatu hornitzen ditu. Hori guztia, kudeaketa propioaren pean, frankizian jardun gabe.

Sushi Artistek Sushi Bar-en kontzeptu berri bat sortu du, sushi kalitate onena modu berritzaile, bakar eta hurbilean eskaintzeko.