Thinking Football On Tour Madrilera helduko da

Athletic Club Fundazioak jaialdian saritutako lau film eramango ditu bertara, ziklo txiki batean

Madrilgo Sala Equis-ek Thinking Football Film Festival jaialdian emandako film onenetako batzuk proiektatuko ditu urriaren 21, 24, 28 eta 31n. 2020an jaialdi horren zortzigarren edizioa izango da. Ziklo ibiltari hau Getxon egongo da aurrenik, eta Madrilera doa ondoren. Honakoak izango dira filmak eta emanaldien datak: “Nossa Chape” (Brasil, 2018, Michael eta Jeff Zimbalist), urriaren 21ean, astelehena; “The Pass” (Erresuma Batua, 2016, Ben A. Williams), urriaren 24an, osteguna; “Democracia em Preto e Branco” (Brasil, 2014, Pedro Asbeg), urriaren 28an, astelehena; eta “Next Goal Wins” (Erresuma Batua, 2013, Mike Brett eta Steve Jamison) urriaren 31n, osteguna. Guztiak izan dira Thinking jaialdian Ikusleen Saria lortutakoak.

Sala Equis aretoa Madrilgo erdigunean kokatutako espazio ez konbentzional bat da. Duque de Alba kaleko 4 zenbakian dago, eraikin historiko batean. Cine Alba zaharreko zinema tradizioari jarraituz (kokapena ere berbera da), ziklo tematikoekin lotutako hilabeteko programazioak eskaintzen ditu. Thinking Football On Tour zikloaren emanaldiak 19:30ean izango dira, The Pass izan ezik, 22:00etan izango dena. Sarreren prezioa 6’5€-koa da, eta webgunearen bidez edo leihatilan bertan lor daitezke. Informazio guztia www.thinkingfootballfilmfestival.com

Slide 1
Slide 3
Slide 4
Imprimir
previous arrow
next arrow