WALKING FOOTBALL-EN ENTRENAMENDUA

Athletic Club Fundazioak Walking Football deritzon kirol modalitatearen lehen entrenamendua egin du gaur asteartean, maiatzak 21. Izena eman duten 19 lagunek (izena emateko epea zabalik dago oraindik) Lezamako 7 zelaian entrenatu dute, eta 50 urte gorakoek beste modu batera futbolean gozatzen segitu ahal izateko helburu duen kirol berri honen joko-araudiarekin pixkanaka pixkanaka trebatu dira.

Beste arauen artean, ezin da korrikarik egin, ez eta baloia buru gainetik altxatu ere, eta kontaktua zigortzen da. Walking Football ekimenak adin nagusikoentzat arriskurik gabeko futbolaren praktika ziurtatzea da asmoa, ahal den neurrian lesioak ekiditeko, parte-hartzaileen adina zenbat eta handiago izan, orduan eta arrisku handiago baitago lesioak izateko.

Athletic Club Fundazioak aurreikusi dituen Walking Football-en hurrengo jardunaldiak maiatzaren 28an, eta ekainaren 4, 11 eta 18an egingo dira, 10:00etatik 12:00etara, Lezamako kirol instalazioetan.

Jardunaldiak, modalitate hau probatu eta Athletic Club Fundazioak datorren 2019/20 denboraldian martxan ipiniko dituen Walking Footbal txapelketetako taldeetan izena eman nahi duten 50 urte baino gehiago dituzten pertsona guztientzako antolatu dira. Parte-hartzaileak adinaren arabera multzoka banatuko dira, eta taldeak mistoak izango dira.

Guztiz doaneko jardunaldietan parte hartu nahi duen edonork fundazioa@fundacionathleticclub.eus helbide elektronikora idatzi ahal izango du. Futbola, beste modu batera.