4. HONDAKINAK BERRERABILTZEA

 

BADAKIZU PANDEMIATIK MOTA GUZTIETAKO HONDAKINEN BOLUMENA HANDITU DELA? PENTSATZEN DUZU “BERRERABILTZEA” “ZABORRARA BOTATZEA” BAINO LEHEN? KONTURATU ZARA ZENBAT OBJEKTUK IZAN LEZAKETEN BIGARREN BIZITZA BAT ZABOR BIHURTU ORDEZ?

Iraileko erronkan, sortzen ditugun hondakinak ondo kudeatzearen garrantziaz hausnartu nahi dugu, batez ere egungo egoeran. Pandemiak iraun bitartean, birziklatze programa asko gelditu egin dira eta, beste behin ere, Naturak galdu egingo du. Irudimena erabiltzeko unea da. Ate batekin mahai bat egitea; erraketa batekin lanpara bat egitea edo… Athleticen kamisetak ospitaleko bata bihurtzea. Gure etxeetako hondakinak ondo bereizi behar ditugu, ahal ditugunak berrerabiliz eta gainerakoak behar bezala birziklatuz. Eta egoera ikusita, arreta berezia jarriz gure burua babesteko erabiltzen ditugun maskarei, eskularruei eta norbera babesteko ekipamenduei, ozeanoetan buka ez daitezen.

Erronka: Berrerabiltako hondakin baten argazkia

Egia da konfinamenduan zehar CO2 mailak hobetu egin zirela, baina pandemiaren ondorioz, eta ez jarrera aldaketa orokor baten ondorioz. Aldi berean, gero eta maskara eta eskularru gehiago ikusten dira naturara botata, lurrean eta itsasoetan. Eta plastikoaren kontsumoa ez da murrizten. Etorkizuna jokoan dago eta erreakzionatzeko garaia amaitzen zaigu.

Hondakinak ondo antolatzearen eta berrerabiltzearen abantailak:/strong>

– Etxean daukagun guztia birzikla edo berrerabil daiteke: beira, plastikoa, kartoia, hondakin organikoak, egurra…

– Hondakin organikoak baliabide bihur daitezke, ez zabor.

– Kontsumoa murrizten da eta dirua eta energia aurrezten dira.

– Ibaiak eta lurzorua ez kutsatzen laguntzen du.

– Berotegi-efektuko gasen isurketak murrizten dira.

– Hondakin birziklagarriak erretzeko beharra murriztu egiten da.

– Substantzia arriskutsuak zabaltzea saihesten da.

 
Denbora-pasa
 
Webgune honetan “Basuraleza” kontzeptuari buruzko informazioa aurkituko duzu, hau da, gizakiak sortzen dituen eta gure ingurune naturaletan uzten ditugun hondakinei buruzko informazioa. HEMEN