“Lehiaketa honekin beti irabazten duzu”

 
 
Dagoeneko badakigu zein diren iraileko “hondakinen berrerabiltzea” erronkaren irabazleak, eta jada parte har daiteke urriko “Biodibertsitatearen garrantzia” erronkan
 
Nuria eta Ibai izan dira irailean Garapen Iraunkorreko Erronkak lehiaketako irabazleak. Gaia hondakinen berrerabiltzea zen. Edonork har zezakeen parte lehiaketan. Jasotako argazkiak askotarikoak izan dira, baina guztiek elementu komun bat izan dute: sortu zirenerako ez beste helburu baterako erabilitako objektuak.

Zakarrontzira joan beharrean bigarren bizitza izan duten objektuen artean, Nuriak palet batekin sortu duen altzariaren argazkia izan da irabazlea. Ondo margotua eta apaindua, paleta, orain, etxeko sarreran zapatak uzteko altzari abegikorra da. Berarentzat izango da elastiko zuri-gorriaren saria.

 
 
Ibai fundaziozaleak irabazi du CLUB ATHLETICeko jarraitzaileentzako sari berezia. Hondakinak jostailu bihurtu dituzten parte-hartzaileak asko izan dira. Izarok igelaren joko bat muntatu zuen zapata kaxa batekin. Aimarrek hutsik zegoen botilatxo bat “Shaker” athleticzale bihurtu zuen. Baina saritutako argazkia, azkenean, Ibairena izan da. Athleticen suziri bat, esne brick batekin eta kartoi biribilki batekin egina. Laster Fundazioak sari banaketa egingo du eta orduan Ibaik CLUB ATHLETIC izateagatik jasoko duen ezusteko sari berezia zein izango den jakingo du.

Urriko erronka: Biodibertsitatearen garrantzia. Parte hartu!

Jarraian duzue iraileko parte hartzaileen argazki sorta bat eta urriko Garapen Iraunkorrerako Erronka berrirako esteka, oraingo honetan Biodibertsitatearen garrantzian oinarrituta. Lehiaketan nahi duen orok parte har dezake. Felixek esaten digun bezala: “Lehiaketa honekin beti irabazten duzu. Kamiseta eramaten ez baduzu, planetari laguntzen diozu.” Egin zure inguruan ezagutzen duzun biodibertsitatearen adibide baten argazkia, jarri izenburua eta kontatu zein animalia- edo landare-espezie agertzen diren. Oso erraz egin dezakezu, gure lehiaketako inprimakia betez. Parte hartzeko, klikatu HEMEN eta lagundu mundua leku hobea izan dadin lortzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.

 
RDSoctubre
Juego de la Rana
Puerta
dav
Lámparas Alazne
dav
Shaker
Piñata
Taza
Stepper
Alaia cesta
Bandeja Mesa
REto sept mesa
Anterior
Siguiente