Fundazioak eta EHUk aditu titulu bat sortu dute elkarrekin, eta horri dagokion ikasturtea inauguratu berri da
Athletic Club Fundazioko eta EHUko ordezkari batzuk izan ziren Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala aretoan, eta gure graduondoari dagokion ikasturtea inauguratu zuten: “Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta nerabeen babesa”. Jon Vázquez Eguskizak, Fundazioko zuzendariak, eta Asier Romerok, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Dekanoak, hasierako agurra egin zuten, eta ondoren hiru hitzaldi eman ziren.
Laura Mintegik, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleak, Fundazioari eta hezkuntzari buruz hitz egin zuen (“Fundazioa eta hezkuntza”). Iñaki Alonsok, Athletic Clubeko Haurtzaroa Babesteko arduradunak kirolaren eta balioen arteko lotura izan zuen hizpide (“Balioak kirolean”). Azkenik, Gontzal Suancesek, Athletic Club Fundazioko Prestakuntza arloko kideak, bere esperientziari buruz hitz egin zuen, eta honako izena eman zion saioari: “Haurtzaroaren, balioen eta bizikidetzaren babesa futbolari baten begietatik”.