Athletic Villa taldeko lehoi emeek denboraldia hasi dute

Joan den igandean hondartzan entrenatu ziren lehen aldiz pandemiaren ostean eta Eli Ibarrak zuzenduko ditu saio birtualak astean bitan

Athletic Villa FC, Athletic Club Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kirola eta Garapena elkarteak Perun garatzen duten Bizkaia Koopera proiektuaren barruan dagoen emakumezkoen futbol taldea, zorioneko dago. Duela gutxi seigarren urteurrena ospatu du eta joan den igandean itzuli ziren kanpoaldera, pandemiaren ostean lehenengo aldiz entrenatzeko eta beraz denboraldiari hasiera emateko. Lima hiriko Villa El Salvador herrixkatik gertu dagoen hondartzan egindako entrenamendua izan zen.

Athletic Villa klubeko taldeen entrenamenduak planifikatzeaz eta horien jarraipena egiteaz arduratzen da Eli Ibarra zuri-gorri ohia Fundazioaren izenean. Hain zuzen ere, aste honetan bertan abian jarriko dira Eli Ibarrak berak gainbegiratutako 17 eta 20 urte azpiko kategoriei zuzendutako entrenamendu birtualak.