Aste Santuko Campuseko plazak agortu dira

Eskainitako bi txandetako plaza guztiak bete ondoren, Athletic Club Fundazioak itxi du izena emateko epea

Athletic Club Fundazioak Aste Santuko Campusean izena emateko epea itxi du eskainitako bi txandetako plaza guztiak bete ondoren; lehenengoa, hilaren 13tik 15era, eta bigarrena, hilaren 19tik 22ra. Bi txandak osatuta daude eta, beraz, gaurtik aurrera, martxoaren 28tik, izen-emate berriak egiteko esteka ezabatuta geratzen da.

Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie seme-alabei apuntatu dieten familia guztiei Aste Santuko Campusean jarritako konfiantzagatik.