Athletic Club Fundazioa osasun publikoarekin

 

Fundazioak Gurutzetako Ospitaleko Pediatria eremuak humanizatzeko prozesuan parte hartzen jarraitzen du

Athletic Club Fundazioak lanean jarraitzen du Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta Osasun Erakunde Integratuarekin, Pediatria zerbitzua ematen den eremuak humanizatzeko prozesuan. Zehazki, Fundazioak Haurren Erradiologia aretoa birgaitzeko prozesuan parte hartu du. Heroi zuri-gorrien irudiak dauzkaten biniloak jarri dituzte bertan. Ekimen hori Pediatriako Berrikuntza Sailarekin batera egindako planean kokatzen da, eta helburua haurrentzako tratamendu horien prozesua ahal beste humanizatzen laguntzea da. Paziente gazteenen tratamenduak ahalik eta atseginen egitea da helburu nagusia.

Haurren Erradiologia areto berri horretaz gain, aurretik ere beste eremu batzuk kustomizatu ziren Fundazioaren diseinuekin: Itxaron-gela orokorra, erradiologiako itxaron-gela, X izpien aretoa, pasabideak, eta abar. Era berean, osasun publikoarekin egindako lankidetza-akordio horren barruan, Pediatrian diplomak eta domina itsasgarriak ematen dira. Osasun langileek ematen dizkiete tratamendua ausardiaz egiten duten haurrei (edota errebisiora, odola ateratzera edo txertoak jartzera doazenei). Kasu honetan ere, ospitaleratze-prozesua humanizatzea eta tratamenduan zehar pazienteen jarrera positiboa sustatzea da helburua.