Genuine Peña solidarioa

 

Genuine Peñak Athletic Club Fundazioari eman dizkio maskaren salmentaren etekinak

Genuine Peñak txeke solidario bat entregatu dio Athletic Club Fundazioari, koronabirusaren prebentziorako saldutako maskaren salmentekin lortutakoa kopuruagatik. Peña hau Genuine talde zuri-gorria babesteko sortu da, hau da, adimen-desgaitasuna duten pertsonaz osatutako taldea babesteko, eta bere helburu nagusietako bat Athletic Club Fundazioari gizarteratze-lanean laguntzea da. Orain, dohaintza honen bidez, Genuine Peñak beste urrats bat eman du Athletic Club Fundazioaren gizarte-proiektuen aldeko konpromisoan.

Genuine Athletic Club izeneko peña azaroan sortu zen. Asmoa Genuine taldea ikusaraztea eta animoak ematea da, baina, horretaz gain, gure inguruko gizarte ekintzetan parte hartzeko gogoa ere badauka. Peña berezi honekin bat egin nahi baduzue, idatzi helbide honetara: genuineathletic@hotmail.com