Jone: “Aldaketa behetik etorriko da, ala ez da etorriko”

 

Fundazioaren lehiaketa berriaren lehen erronkan parte hartu dutenek norbanakoaren konpromisoaren garrantzia azpimarratu dute

Fundazioaren lehiaketa berriko parte-hartzaileek nabarmendu dute zein garrantzitsua den iraunkortasunarekiko konpromiso indibiduala hartzea. Erronkaren gaia tokiko merkataritza izan zen. Edonork parte hartu zezakeen. Auzoko dendaren bateko erosketaren argazkia egin, igo, eta erosketaren arrazoia azaltzea besterik ez zen egin behar. Askotariko produktuak izan dira, baina gehienak oinarrizko produktuak: Barazkiak, fruta, arraina… eta ia guztiak bat etorri dira erosketaren arrazoian: Tokiko merkataritza eta iraunkortasunarekiko konpromisoa. Badakite gure kontsumo-mota dela planeta kaltetzen ari den faktore nagusietakoa bat, eta konpromiso indibidualaren bidez aztarna ekologikoa murrizten saiatzea erabaki dute. “Herriko merkataritzak bizia ematen du”, esan du Maria Jesusek. “Aldaketa behetik etorriko da, ala ez da etorriko”, ohartarazi du Jonek. “Azken finean, gure seme-alaben etorkizunean inbertitzea da”, adierazi du Unaik.

Garapen Iraunkorrerako lehen Erronkaren irabazleak: Mikel (Lexuri) eta Alaia

Mikel Larrinaga lehenengo erronkaren irabazlea izan da, “Beti hemengoekin” izeneko argazkiari esker. Athletic Club erakundeak filosofia iraunkorra zabaldu nahi du, eta kamiseta ofizialen zozketak egiten hasi da. “Beti erosten dugu fruta eta barazkia Sopelako Martínez fruta-dendan. Argazkian Lexuri ikus dezakegu, 0 km-ko tomate batzuekin. Lezaman probak egin nahiko lituzke, Argoteren sasoietatik ez omen da halako ezkertirik izan eta. Hemengo tomateak dira hauek, benetakoak, gure lehoien modukoak”. Alaia Sainzek sari berezia lortu du, Fundaziozalea denez gero. Muskiz eta inguruko tokiko merkataritzaren aldeko konpromisoa duela argi geratu da: Victor eta Anaren arrandegia, Murrieta baserriko esnekiak, Luperen urdaitegia, Ismaelen haragia, edo Anaren farmazia.

Argazki-hautaketa eta erronka berria. Parte hartu!

Ondoren, parte-hartzaileen argazki hautaketa bat eta uztaileko Errona Iraunkorra aurkituko dituzue. Oraingo honetan Mugikortasun Iraunkorra izango da gaia. Edozeinek parte hartu dezake. Egin leku-aldatze iraunkor baten argazkia, jarri izena eta esan iezaguzu zergatik aukeratu duzun oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugitzea. Hori guztia erraz egingo duzu, gure lehiaketaren formularioa beteta. Parte hartzeko, klikatu HEMEN eta lagundu iezaguzu mundua hobetzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.

Culmen
Alaia Sainz4
Egaña
Alaia Sainz 3
Izarbide
Alaia 6psd
MJ Idigorasd1
previous arrow
next arrow