Athletic Clubeko presidente Aitor Elizegik eta Euskara eta Kulturako foru diputatu eta Bizkaia Bizkaialde Fundazioko presidente den Lorea Bilbaok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Ibaigane jauregian. Haren bidez, berritu egin dute Bizkaiko kirolaren aldeko konpromisoa. Athletic Clubek konpromisoa hartu du Bizkaia Bizkaialde Fundazioari 75.000 euroko zenbatekoarekin ekonomikoki laguntzeko. Bizkaiko goi-mailako kirola sustatzeko erabiliko du zenbateko hori Bizkaia Bizkaialde Fundazioak.
Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak adierazi duenez bi erakundeen arteko lotura gure lurraldeko taldeen eta kirolarien alde nabarmendu zuen: “Bizkaia Bizkaialden aktiboki parte hartzen dugu gure emakumezkoen futbolarekin, eta hori dela medio, gure aldetik gizarte barruan aktiboki parte hartzen dugu Athletic Clubek erantzukizun-kuota garrantzitsua ez ezik, mundu osoan zehar Bizkaia ordezkatzen duten gure kirolarien eta taldeen aurrean erantzuteko beharra ere baduelako”.
Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Athletic Club erakundeari eskerrak eman dizkio ekarpen horregatik, eta azpimarratu du garrantzi handikoa dela bera buru duen fundazioari laguntzea. Gogoratu duenez, fundazioa 2000. urtean sortu zen, helburu nagusi batekin: lurraldeko kirol-klubei aukera ematea mailarik goreneko lehiaketan hasteko eta bertan jarraitzeko. Laguntzarik gabe, ezin izango lirateke lehiatu maila horretan.
Hasieran, 19 enpresak osatzen zuten Bizkaia Bizkaialde. Gaur egun, guztira, 30 erakunde eta enpresa daude fundazioan, tartean Bizkaiko Foru Aldundia eta beste erakunde batzuk (Athletic Club, besteak beste). Hala, bada, Bizkaiko kirolari laguntzen dioten erakunde publikoen zein pribatuen ahaleginari esker, fundazioak Bizkaiaren sustapenean eta lurraldeko kirol-sistemaren antolamenduan laguntzen du.