Athletic Cluben peñentzako Fundazioaren ongintza zozketa

 
 
Irailaren 30ean jakingo dugu peña bakoitzeko irabazleak nortzuk diren, eta bildutako dirua Fundazioaren gizarte-proiektuetara bideratuko da
 
Athletic Club Fundazioak ongintzako zozketa bat antolatu du, eta 470 peña zuri-gorri ofizialetatik nahi duten guztiek parte hartu dezakete. Fundazioak sei sariko lote bat eskainiko dio peña bakoitzari, doan. Peña bakoitzeko parte-hartzaileen artean zozkatuko da, eta 2021eko irailaren 30ean jakingo dute nortzuk izan diren zorionekoak. Txartel bakoitzaren kostua 10 eurokoa da, eta bildutako dirua Athletic Club Fundazioaren gizarte-proiektuetara bideratuko da.
 
Ekimen honetan parte hartzeko interesa duten peña guztiek empresas@fundacionathleticclub.eus helbidea idatzi behar dute, beren sari-sorta eta txartelak jasotzeko. Peñaren izena, harremanetarako pertsonaren izena eta bere telefono zenbakia adierazi beharko dira.
 

Sarien artean honako produktuak daude:

  1. San Mames BATeko bi sarrera (eremu zentrala, catering zerbitzurik gabe)
  2. Kirol erloju teknikoa.
  3. Kirol aurikularrak.
  4. Athletic Club Fundazioaren motxila.
  5. Athletic Club Fundazioaren kirol-jertse teknikoa.
  6. Athletic Club Fundazioaren kirol-jaka teknikoa.

Era berean, saldutako berrogeita hamar txarteleko multzo bakoitzeko, bigarren zozketa berezi baterako zenbaki bat lortuko da. Sariak honakoak izango dira:

  • BAT eremurako bost sarrera bikoitz. Catering eta taberna eskubidearekin.
  • Museora eta San Mameseko Bisitara sartzeko bost sarrera bikoitz.
  • 2021eko Superkoparen erreplika baten bost ale.