Athletic Club erakundearen ATERPE programak hainbat jarduera antolatu ditu Haurrenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta
Athletic Club erakundeak, Haurrak Babesteko ATERPE Programaren bidez, Kirol Eremuan Haurrak Babestu eta Ondo Tratatzearen inguruko I. Aste Iberoamerikarra antolatu du. Apirilaren 26tik 30era bitartean egingo da, astelehenetik ostiralera. Apirilaren 25a Haurrenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna da, beraz, horren inguruko sentsibilizazio, prestakuntza eta eztabaida jarduerak garatuko dira.
Parte hartu nahi duen edonork eman dezake izena HEMEN
Programatutako jardueren artean, tokiko zein nazioarteko topaketak ditugu gaiaren inguruan, esaterako: “Retos para la protección a la infancia y adolescencia en Iberoamérica” (nazioarteko Webinarra, online), “Plataformas de Trabajo en protección Infancia en deporte” (estatu mailako Webinarra, online), eta “Retos para la protección a la infancia en Euskadi. El deporte como buena práctica” (online).
Egitarau osoa ezagutzeko HEMEN