Fundazioak Athletic Irakurketa Klubaren jarduera berreskuratu du

 
 
Igor Porsetek, Carlos Gurpeguik lagunduta, bere “Williams Izatea” liburuari buruz hitz egin du, Derioko Udalaren lankidetzarekin antolatutako topaketa batean
 
Athletic Club Fundazioak, Derioko Udalarekin elkarlanean, aurrez aurreko lehenengo Athletic Irakurketa saioa antolatu du, pandemia hasi zenetik. Izan ere, 2020ko urtearen hasieran ikastetxe eta kultur etxe guztietan antolatuta zeuden saioak bertan behera utzi behar izan genituen. Oraingoan, Derioko Udalarekin batera, eta Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, apirilak 23, ekimen hori berreskuratu nahi izan du Fundazioak, eta Igor Porseten liburuari buruzko saioa antolatu du: “Williams Izatea”.
 

Irakurketa klubaren saioa Derioko Kultur Birika Aretoan izan da, eta TXORRIERRI DERIO BHI institutuko 20 ikaslek eman dute izena. Carlos Gurpegui jokalari zuri-gorri historikoa izan dugu Igor Porsetekin batera. Ekitaldia burutzeko osasun-neurri guztiak bete dira. Irakurketa Klubaren saio hau Athletic Club Fundazioaren eta Derioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatu da. Pasa den urteko irailean sinatu zuten akordioa.