
FIDIAS Fundazioak elkartzeko espazioa eskaintzen du. Horren bidez, haur eta nerabeek beren aisialdi denboraren zati bat ematen dute sorkuntza-prozesuetan murgilduta eta elkarren arteko harremanak garatzen, profesional zein boluntarioek gidatuta. Antzerkia, dantza, abesbatza, musika, komikiak, arte martzialak, graffitia… eta, orain, Fundazioaren laguntzarekin, baita multikirola ere. Diziplina horiek guztiak eskaintzen ditu FIDIAS Fundazioak, erabiltzaile gazteen gaitasunak garatzeko.
Apirilaren 12tik, Fundazioko teknikariek bat egin dute FIDIASek eskaintzen dituen arte eta kirol arloko tailerrekin, astean bi entrenamendu-saio emanez. Multikirolean oinarritutako saio horiek hainbat adinetako erabiltzaileei zuzenduta daude: Astelehenetan, 14 eta 16 urte bitarteko nerabeak; ostegunetan, 7 eta 11 urte bitarteko haurrak.