Badator LaLiga Genuine

 

Athletic Club Fundazioak, gure Genuine taldeak, asteburu honetan ekingo dio 2023/24 denboraldiaren lehen faseari

 

2023/24 LaLiga Genuine denboraldi berria asteburu honetan hasiko da Tarragonan 46 talde parte-hartzaileak bilduz. Horien artean, nola ez, Athletic Genuine, bost edizioetan Fair Play irabazi duena.

 

Genuine taldeko lehoiak larunbatean eguerdiko 12:00etan estreinatuko dira Valencia CFren aurka. Arratsaldeko 17:30etan, UD Almeriaren aurka neurtuko ditu indarrak, eta lehen fase honetan, igande goizean, eguerdiko 12:00etan, SD Huescaren aurka jokatuko dute. Partida guztiak Complex Esportiu Futbol Saloun jokatuko dira, eta Tarragonako Nàstic izango da talde anfitrioia.

Bestalde, Real Racing Club de Santander eta Racing de Ferrol talde berriekin itzuliko da LaLiga Genuine. Horrez gain, bi lehiaketa multzo egongo dira, orain arte bezala hiru izan beharrean, eta, ondorioz, denboraldi amaieran Fair Play irabaziko duten bi klub eta kirol-sailkapenean txapeldun izan diren beste bi klub egongo dira. Athletic Genuine 46 klubetatik 22k osatzen duten “Inclusión” taldean sartu da.