Badator Udako Campusa

Athletic Club Fundazioak Udako Campusean izena emateko epea ireki du, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua

Fundazioak 2022ko Udako Campusa jarri du martxan eta izena emateko epea asteazken honetan, maiatzak 18, hasi da. Udako Campusa Lezamako kirol-instalazioetan egingo da, bost txandatan, astelehenetik ostiralera, ordutegi trinkoan: 09:00etatik 14:00etara. Fundazioko “Club Athletic” kideek eta bazkideek % 10eko deskontua izango dute. Lekua mugatua da eta izen-ematea HEMEN egin daiteke.

Bost txandak honako hauek dira:

  1. TXANDA: ekainaren 27an, 28an, 29an, 30ean eta uztailaren 1ean.
  2. TXANDA: uztailaren 5, 6, 7 eta 8an.
  3. TXANDA: uztailaren 11, 12, 13, 14 eta 15ean.
  4. TXANDA: uztailaren 18, 19, 20, 21 eta 22an.
  5. TXANDA: uztailaren 26, 27, 28 eta 29an.

Prezioak honako hauek dira:

      1., 3. eta 4. TXANDAK (5 egun) 225 €

  1. eta 5. TXANDAK (4 egun) 199 €

Jokalari batek txanda batean baino gehiagotan izena emateak deskontu proportzionala ekarriko du, % 10eko gutxieneko deskontutik hasi eta % 30era arte, izena ematen duen txanda-kopuruaren arabera.

Udako Campusaren jarduerak  parte-hartzaileek gozatu eta ikasteko daude pentsatuta.  Hainbat jarduera burutuko dira: Athletic Clubeko jokalariekin egoteko aukera, ingurumen eta nutrizio arloko tailerrak, eta Athletic Cluben balioen araberako prestakuntza. Informazio gehiago HEMEN