EGBA Kirolak proiektuaren aldeko partida solidarioa

Maiatzaren 25ean, Las Llanasen, jokalari afrikarren selekzio batek euskal talde baten aurka jokatuko du, Fundazioaren babesa duen ekimen sozial bati esker

Datorren asteazkenean, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, partida berezia jokatuko da Sestaoko Las Llanas zelaian, Afrikako futbolari selekzio baten eta euskal jokalari talde baten artean. Partida EGBA Kirolak elkarteak antolatu du Sestaoko Udal Kirol Zerbitzuaren laguntzarekin eta bere helburua EGBA Kirolak elkartearen gizarteratze proiektuari laguntzeko dirua biltzea da. Ekimenak Athletic Club Fundazioaren, Euskadiko Futbol Federazioaren, Metro Bilbaoren eta Solidaridad Internacional GKEren babesa ere badu.

EGBA Kirolak Sestaoko kluba da, eta kirolaren eta, zehazki, futbolaren bidez afrikar komunitatearen inklusioa eta garapena bultzatzeko sortu zen. Partida solidario honetarako sarrerak salduz lortzen den diruarekin, EGBA Kirolak elkarteak bere gizarte-lana egiten jarraituko du. Sestaoko Udal Kirol Zerbitzuarekin elkarlanean, erronka kluba federatzea da, 2022/23 denboraldian eskualde-mailan lehiatu ahal izateko. Bestalde, adierazi behar da Fundazioaren eta EGBA Kirolen arteko lankidetza ez dela partida honetara mugatzen, baizik eta, astero, Athletic Club Fundazioko teknikariek EGBA Kiroletako beheko mailetako talde bat entrenatzen dutela Lezaman ostiraletan.

Euskadiko taldean Bizkaiko klubetako hainbat jokalarik parte hartuko dute (Sestao, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo…). African All Star taldea Europako klubetan aritzen diren afrikar jatorriko jokalariek osatuko dute.

Sarreren prezioa: 5 € Tribuna, 3 € Preferentea eta 1 € 10 urte arteko haurrak.

Kirol ikuskizunaz gain, zozketa solidarioa eta kultur eta musika emanaldiak ere izango dira.

Informazio gehiago eta sarreren salmenta:

EGBA Kirolak Futbol Taldea

K/ El Sol, 1. 48910 Sestao, Bizkaia.

egbasports@gmail.com

Telefonoa: +34 698411614

KPT – Sestaoko Kirol Promozio Taldea.

sestaokirolpromoziotaldea@gmail.com