Bertsoderbia, larunbatean Zornotzan

Bertsolari athleticzale eta realzaleen arteko ohiko saioa 12:00etan ospatuko da Zornotza Aretoan

Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean, BertsoDerbiaren edizio berri bat antolatu du larunbat honetarako, 12:00etan, Zornotzako Zornotza Aretoan ospatuko dena. Bertan, Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira Athletic Clubeko ordezkariak eta Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi Realekoak. Gaijartzaile gisa Eta Abar Zornotzako Bertso Eskolako ordezkari bat egongo da.

Sarrera doakoa izango da eta bertsosarrerak.eus webgunean erreserbatu daiteke.

Bertsoderbia Athletic Club Fundazioaren kultur ekintzetako bat da, eta bertsolaritza, euskal kultura eta euskara sustatzea du helburu, baita lehia mota jakin bat aldarrikatzea ere: osasuntsua, dibertigarria eta burutsua. Zentzu horretan, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatu da Bertsoderbia.